SunAirOne zure ohiko galderei erantzuten die


SunAir One Energy-ren webgunean ikus ditzakezu zure faktura guztiak, bezeroen gunean.

Zenbait ekipamenduk funtzionatzeko sortzen duten energia da. Ez da erabilgarria funtzionamendurako eta sistema elektrikoari kalte egiten dio; beraz, sistemaren erreguladoreak kostu bat ezartzen du zigor gisa.
Energia erreaktibo hori altua bada, fakturan gainkostua ekarriko du.
SunAir One Energy-k teleneurketa-sistema baten bidez deskargatutako neurrien arabera egiten du faktura. Beraz, gure faktura guztiak beti izango dira errealak eta zehatzak.

Teleneurgailu baten bidez IPa erabiliz. Azken hori zuzenean egongo da lotuta enpresa banatzailearen kontagailura.

Zuzenean kontagailura lotuta dagoen aparatu elektrikoa. 15 minuturo biltegiratzen ditu kontagailuko irakurketa erreal eta xehatu guztiak.

Komertzial baten bidez, gure webgunearen bidez, edo zuzenean 902 05 41 44 telefono-zenbakira deituta.

Konpainia-aldaketa egiteko 10-60 egun behar dira, hornidura-enpresaren arabera, tarifa hauetarako:
2.0A / 2.0DHA / 2.0DHS / 2.1A / 2.1DHA / 2.1DHS
Konpainia-aldaketa egiteko 10-30 egun behar dira, hornidura-enpresaren arabera, tarifa hauetarako:
3.0A / 3.1A / 6.1A / 6.2A / 6.3A / 6.4A / 6.5A
Hornidurari dagokionez, zerbitzuaren kalitatean ez du inolako eraginik izango konpainia batekin edo besterekin kontratua egiteak.
Horniduraren bermea eta kalitatea zure enpresa banatzailearen ardura izango da, eta ez enpresa merkaturatzailearena. Horrenbestez, ez du inolako eraginik izango konpainia batekin edo besterekin egoteak. Enpresa merkaturatzaile bat edo beste izateak, ordea, bai izan dezake eragina bezeroen arretarako zerbitzuaren kalitatean eta fakturazioaren kalitatean (akatsik gabe, fakturetan gardentasuna egonik).
Beharbada izango duzu sarbide-tarifen berri, eta, hala ez bada, gomendatzen dizugu arretaz irakurtzea; izan ere, lagungarria izango zaizu guztia ondo ulertzeko, eskaintza bat interesatzen zaizun ala ez aztertzean.
Ministerioak 6 hilean behin ezartzen ditu sarbide-tarifak, eta elektrizitate-sareen erabilerarekin loturiko gastu guztiak hartzen ditu barne.
Kostu horietako batzuk errazak dira imajinatzeko: enpresa banatzaileari ordaintzea bere sarea hedatzeagatik, Espainiako Sare Elektrikoari ordaintzea bere sareen bidez elektrizitatea garraiatzeagatik, generazio-instalazioetatik banaketa-estazioetaraino. Beste batzuk, ordea, beti ez dira hain erraz ulertzen. Horrenbestez, eztabaidagarri
izan daiteke elektrizitatearen fakturan agertzea: EBN (Energiaren Batzorde Nazionala) ordaintzea erregulatzaile gisa egindako lanagatik, energia hornidurari dagozkion uharteko eta penintsulatik aparteko gainkostuak, luzamendu nuklearra edo energia berriztagarrien primak konpentsatzea.
Oso garrantzitsua da kontuan hartzea; izan ere, enpresa merkaturatzaileek eskaintzen dituzten kontratu askok prezioak berrikusteko sistema automatikoa sartzen dute klausuletan, eta, horren arabera, bezeroei prezioen aldaketa guztien berri ematen zaie. Itxura batean, zentzuzkoa da, Ministerioak ezartzen dituelako tarifa horiek,
eta ez dutelako enpresa merkaturatzailearekin zerikusirik.
Enpresa banatzaileak Ministerioak ezarritako ordainsaria jasotzen du, eta sartzeko tarifen osagaietako bat. Sarbidea izateko tarifan hauek sartzen dira: elektrizitate-sareak erabiltzeagatiko eta kudeatzeagatiko kostuak.
Bezeroak elektrizitate-kontratua formalizatzen duenean, egiazki, alde batetik, kontratu bat egiten du enpresa banatzailearekin, eta, bestetik, enpresa
merkaturatzailearekin (enpresa merkaturatzaileak bezeroaren izenean enpresa banatzailearekin edozein gai kudeatzeko “aginpidea” izan arren)..
Enpresa merkaturatzaileak ordaintzen ditu, bezeroaren izenean, sare hori erabiltzeko sarbidearen tarifak. Orain arte, enpresa merkaturatzaileek bezeroari eskaintza
bat egiten diotenean, energiaren zenbateko osoa aintzat hartuta egiten dute (sarbide-tarifen osagaia barne).
Enpresa merkaturatzaileak energia “erosten” du handizkako merkatuan, eta zure etxean banatzen ditu elektrizitatearen banaketasareak aprobetxatuz. Gainera,
hornitzen dizun energia hori eta energia horrekin loturiko gainerako kontzeptuak (ekipamenduen alokairua…) fakturatzen ditu.
Enpresa merkaturatzaile horrekin kontratua onartzean zuk/bezeroak hitzartu duzun prezioa ordainduko duzu.
Fakturan sartutako kontzeptu batzuk egiazki enpresa banatzailearen izenean fakturatzen dira. Adibidez, ekipoen alokairua, edo zerbitzuan alta ematearekin nahiz zerbitzura lotzeko eskubideekin loturiko zenbatekoak. Azken hori kontratatutako potentzia, instalazioa edo Potentzia Kontrolatzeko Etengailuaren (PKEren) alokairua aldatzean kobratzen da.
Elektrizitatearen enpresa banatzaileak elektrizitatea hornitzeko sareak zabaltzen ditu etxe guztietatik. Horrenbestez,
elektrizitatekableak kanalizatzen ditu, hornidura elektrikoan alta ematen du, kontagailuak irakurtzen ditu, eta horniduran egon
daitezkeen matxurak edo gorabeherak aintzat hartzen ditu.
Baina 2009ko uztailaren 1etik aurrera, dagoeneko ez die bezeroei elektrizitatea zuzenean saltzen. Horretarako, 2009ko uztailaren 1ean,
bezero guztiak azken baliabideko enpresa merkaturatzaile batera lekualdatu zituzten.
Aukeratutako enpresa merkaturatzaile berria arduratuko da beharrezkoak diren izapide eta jarduketa guztiez, aldaketa ahalik eta azkarren eraginkor egin dadin.
Sareko gorabeherak (adibidez, eteteak, tentsioan dauden aldaketak, eta abar) enpresa banatzailearekin kudeatuko dira SunAir One Energy-ren bitartez.
Horretarako, bezeroen arretarako zenbakira (900 10 11 92) deitu behar da, edo, bestela, gutun bat bidali helbide honetara: atencioncliente@Sunaironeenergy.es
Enpresa banatzailearen kontagailua izanik, berak ezarriko du alokairu horren zenbatekoa, eta SunAir One Energy-k ordainduko du kontratatutako
hornidura-puntuagatik enpresa banatzaileari kobratzen zaion zenbatekoa.

Ez dago inolako arazorik. Hornidura legez bermatuta dago, eta banaketa elektrikoaren sarea berdina da enpresa merkaturatzaile guztientzat.

Edozein kasutan eta edozein enpresa merkaturatzailerako, enpresa banatzailearen ardurapean egongo dira sareko mantentze-lanak. SunAir One Energy izango da enpresa banatzailearen bitartekaria gorabehera horiek konpontzeko beharrezkoak diren kudeaketak egiteko.

IF YOU STILL CONSULTING THIS POINT YOU HAVE ANY DOUBT, YOU CAN CONTACT US.
WE WILL HELP YOU WITH MUCH TASTE.