Nor gara?

SunAir One energiaren enpresa merkaturatzailea da, eta 2012. urtetik aurrera jarduten du merkatu nazionalean. Denbora labur horretan, SunAir One enpresak izan du hazkunde handiena estatuko ETEen artean eta industria-sektorean.

SunAir One egiten dituen energiaren erosketak (egunerokoak eta intradiarioak) bezero bakoitzari egokituta daude, teleneurketaren bidez belaunaldi berriko kontagailuek jasotzen dituzten datuen tratamenduari esker. Enpresa kolaboratzaile espezializatuek instalatzen dituzte, prezioa ahalik eta gehien optimizatzeko.

SunAir One etorkizunera begira dagoen enpresa merkaturatzailea da. Uneoro aztertzen du merkatua, etengabeko bilakaeran dagoen merkatuaren energia-arloko erronkei konponbidea bilatzeko.

Gure bezero guztiei arreta pertsonala ematen diegu. Hala, modu eraginkorrenean erantzuten diegu haien beharrizanei, behar duten informazio guztia emanez.

Gure konpromisoa

SUNAIR ONE enpresak bezeroen asebetetzearekin du konpromisoa. Gure konpainiak printzipio hauek hartzen ditu oinarri:

BERRIKUNTZA
KALITATEA
PROFESIONALTASUNA
ARRETA PERTSONALIZATUA

 

Gure helburuak

Gure fundazioak helburu nagusi hau du: gure bezeroen energia preziorik onenean eta ahalik eta gardentasun handienarekin kudeatzea. SunAir One bezero bakoitzarentzat pertsonalizatzen du zerbitzua, kasu bakoitzean, ahalik eta eraginkortasun eta etekin handiena lortzeko.

 

Presidentearen gutuna

Antonio Sánchez López, presidente eta zuzendari nagusiak, 2012. urtean sortu zuen SunAir One Energy. Sektore elektriko, berritzaile eta iraultzailean merkaturatzeko kontzeptu berri bat garatzea zuen helburu. 4 urte igaro ondoren, oso balorazio ona egiten dugu, bai guri dagokigunez, bai gure bezeroei dagokienez.


 

Korporazio erantzukizun soziala

Gaur egun, enpresak inoiz baino gehiago jabetzen dira gizarte-egituran duten garrantziaz.
Hori dela eta, gero eta enpresa gehiagok (txikiek nahiz handiek) bideratzen dituzte
ekintzak inguruan eragin positiboa sortzeko eta gizartearen eskariei erantzuteko.

SUNAIR ONE ikuspegi horrekin bat dator
eta energiaren merkatua ulertzeko modu berri batekin du konpromisoa,
bereziki, bere bezeroen harremanarekin.

Gure enpresaren filosofiak oinarrizko 3 zutabe ditu: kalitatea, erantzukizuna eta gardentasuna.
Gure ustez, printzipio horiek ezinbestekoak dira enpresa gisa gauzatzen ditugun ekintza guztietan.
Hala, gehien preziatzen duguna bermatu dezakegu: segurtasuna eta gure bezeroen asebetetzea.